2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

3.sarrera mamitsua

Behin historian zehar izan diren eskola motak ezagututa, goazen aztertzen eskola berrien baitan sorturiko pentsamendu pedagogiko ezberdinak, eta honekin batera pedagogo ezberdin batzuk baita. Aukeratu dudan lehenengoa Maria Montessori da.


MARIA MONTESSORI

Italiar hezitzaile, zientzialari, mediku, psikiatra, filosofa, psikologa eta feminista izan zen. 1870eko abuztuaren 31n jaio eta 1952ko ekainaren 6an hil zen. Chiravallen jaio zen, familia burges- katoliko baten barruan. Bere ama Renilde Stoppani eta aita Alessandro Montessori izan ziren. Azken honek militarra eta batez ere, oso zorrotza zen; garai horietan emakumeek gehienez ere irakasleak izatera hel zitezkeen, bere familian emakumeek hezkuntzarako eskubidea zutela uste zuten arren.

14 urte zituela ingeniaritza ikasi zuen, gero biologia eta azkenik Erromako Unibertsitatera Medikuntza ikastera joan zen. Bere aita horren aurka egon arren, 1896an Italiako lehenengo mediku emakume bezala graduatu zen. Geroxeago, Antropologia ikasi eta Filosofiako doktoretza lortu zuen, psikologia esperimentaleko kurtso batzuetara joatearekin batera.

Bere irakaslea zen Giuseppe Montesanorekin seme bat eduki zuen, Mario izenekoa. Mutil- lagunaren abandonua sortu zitzaion etsipenarekin batera, mugimendu feministako kide egin zen, Italiako ordezkaritza eginez Berlineko (1896) eta Londreseko (1899) Biltzarretan.

Mussoliniren erregimena ohorezko kide bezala hartu zuen arren, Mariak faxistei gazteak haien pentsaera brutalen oinarrian heztea publikoki salatu zuen. Azalpen horiek izugarrizko trabak sortu zituen erregimenean ezen Italiatik alde egin behar izan zuen. Haren eskolei giltzak jarriz,

Bartzelonara eta denbora bat geroxeago Holandara joan zen. 1947an Italiara bueltatu zen eskolen berrantolaketaz arduratzeko eta Erromako Unibertsitatean klaseak emateko.

Urritasun mentalak zituzten umeen heziketan interesatu zen. Hainbat metodo esperimental ezarri zituen eta azkenik, ume hauek idazten eta irakurtzen lortu zuten. Geroxeago beraren metodo propioak garatu zituen eta mota guztietako umeen artean atxikitu zituen. Beraren praktika pertsonalaren bidez, haurrak inguruneko elementutik aurrera “haien kabuz eraiki egiten dira” ondoriora heldu egin zen.

Umeen etxea sortu zuen, bertan Montessori metodoa aplikatu zuelarik. Mariaren teoria guztiak umeek haien kabuz egiten zituzten gauzetan funtsatu ziren, helduaren esku hartzerik gabe.


1949an “The Absorbent Mind” liburua argitaratu zuen eta urte bat beranduago Amsterdameko Unibertsitateak ohorezko doktoretzat hartu zuen. Hirutan Nobel Sarira hautatua izan zen (1949-1950-1951). 1952an Amsterdamen 82 urte zituela hil egin zen.

Montessori metodologiaren funtsezko oinarriak


  • Umen buru xurgatzailea

Haurren burua egundokoak eta miragarriak diren gaitasunen jabe da: kontzeptuak bereganatzeko aukera, haien bizitza psikikoa xurgatuz. Dena inkontzienteko ikasten dute, gutxika inkontziente horretik kontzientziara pasatuz. Belaki batekin konparatzen dira, honek xurgatzeko ahalmen mugatua izanik, umeen gaitasun hau infinitua da. Era honetan gizakion garapenaren lehenengo aldia garrantzitsuena bezala hartzen da.

  • Zentzumenen aldia

Aldi honetan umeek erraztasun handiarekin trebetasunak lortzeko kapazak dira. Sentsibilitate hauekin kanpoko munduarekin harremanetan jartzeko aukera ematen diete.

  • Ingurugiro prestatua

Ardura handiz prestatutako ingurugiro bati erreferentzia egiten dio, umearen auto- ikasketa eta hazkundea sustatzeko xedearekin. Bertan tankera sozialak, emozionalak eta intelektualak hedatu egiten dira eta segurtasunezko zein ordenezko beharrizanen erantzule dira.
Gela lan egiteko txoko ezberdinetan banatzen da bai umeen tamainara egokitutako mahaietan zein lurrean. Materialak modu sistematiko eta zailtasun mailen sekuentzian eratuta daude.

  • Helduen eginkizuna

Umeei gidatzea eta errespetuzko jarrera batekin ingurugiroa ezagutaraztea da helduaren papera.

Benetako hezitzaile batek ikasleen zerbitzura dago, eta hori dela eta, gizadiak landu behar ditu umeekin batera ibiltzeko.

Behin metodologia honen funtzesko oinarrian azalduta, eta sortzailearen datu biografikoak ezagututa, pedagogia metodo honen ezaugarriak biltzen dituen bideoa agerian utziko dut.



Montessori metodologia jarraitzen duten eskoletan aurki ditzakegun materialak hauek izan daitezke:

2014(e)ko abenduaren 9(a), asteartea

2. sarrera mamitsua

Blog honen bigarren sarrera mamitsu honetan, hezkuntzaren bilakaera historikoan hainbat eta hainbat pedagogia metodo ezberdinak sortu izan direla aipatu nahiko nuke. 

Hasteko, argitu nahiko nuke hezkuntzaren historian bi eskola mota ezberdindu egin direla: ohiko eskola eta eskola berria. Goazen bakoitzak zer esan nahi duen azaltzen:


OHIKO ESKOLA

Comenio eta Ratichius izan ziren ohiko eskolaren fundatzaileak. Eskola mota honen esanahia “Metodo eta Ordena” esan nahi du. Pertsona hauek haurrek Latinean irakurtzen ikastearen aurka zeuden, eskola bakarra defendatzen zuten. Eskolarizatzea Estatuarengan joan behar zela uste zuten umeen sexua, egoera soziala edota gaitasunak kontuan hartu gabe.

Ohiko eskolaren ezaugarriak

Geldoa: umeak informazioa irentsi egiten dute ( educare). Irakasleak esaten dio zer egin eta nola egin. Mahaiak ezin dira mugitu. Besteen bizkarrak ez dira ikusten. Ikaslearen parte hartzea zaila da.
Arbasoen kultura: antzinako kultura hedatzen du. Mentalitate kontserbadorea. Ohitura aldaezinak.
Transmisioa: ez dago eraldaketarik, den moduan transmititzen da.
Edukiak: irakasleak aukeratzen ditu. Guztiak berberak ikasle guztientzat, haien aurreko ezagutzak kontuan hartu gabe. Haurren interesak ez dira kontuan hartzen. Euren interesetik abiatzen den ikasgaia, motibazioa asko pizten da.
Metodoak: irakasleak aukeratzen ditu. Metodo berdina haur guztientzat. Programan oinarrituta dago. Gehien erabiltzen den teknika klase magistrala da.
Eskola mota hauek ejertzitoak erabiltzen dituen jarrerak erabiltzen ditu, autoritateari kasu egin alegia.
Uniformea erabiltzen dute. Guztiak berdinak dira eta gorputz itxurak desagerrarazi egiten dituzte.

ESKOLA BERRIA

Berrikuntza pedagogikoaren mugimendua XIX. Mendean sortu egin zen, XVI.ean mugimendu honen hainbat elementu aurkitu ahal baditugu ere. Eskola hauen sustatzaile batzuk, Rosseau, Pestalozzi eta Dewey dira, beste askoren artean.

Eskola tradizionalaren aurka zihoazen, haren ezaugarriek ikasketa hobezina
eragotzi egiten zutelako. Hezkuntza prozesuan parte hartzen zutenei rol
ezberdinak eman zieten.

Eskola berrian parte hartzen Dutenak

Haurra
Umeen gaitasunei egokitu behar da hezkuntza. Gainera, haurtzaroa bizitzeko aukera bermatu behar du, etapa honek funtzionaltasun eta helburu zehatzak dituelako. Haur hezkuntzaren abiapuntua, haurren jakinguran kontsideratu behar da.
Ikasle- irakasleen arteko harremana
Afektuzko eta konfiantzazko harremana da, modu honetan irakasleak ikaslearen garapenaren
laguntzailea izatera pasatzen da. Autodiziplinako kontzeptua gehitzen da: ikasleek erregelak landu eta behatu egiten dituzte.
Edukia
Haurren jakin-mina hezkuntzaren abiapuntutzat aintzat hartuz, inposatutako gidaliburu baten barra deuseztatzen da. Irakasleak haren ikasleen interesak eta beharrizanak pizten eta asebetetzen dituzten objektuak aurkitu behar ditu. Interes hau eguneroko bizitzan aurkitzen da eta ez liburuek dituzten irakurgaietan.

Oraingoan txertatuko dudan bideo honetan argi eta garbi agerian agertzen dira zeintzuk diren ohiko eskola eta eskola berriak desberdintzen dituzten jokabideak.





Bibliografia

http://www.slideshare.net/Jaime24s/caractersticas-de-la-escuela-tradicional-11876408

http://www.uhu.es/36102/trabajos_alumnos/pt1_11_12/biblioteca/2historia_educacion/esc_
nueva/escuela_tradicional_vs_nueva.pdf

2014(e)ko abenduaren 1(a), astelehena

1.sarrera mamitsua


Blog honen lehenengo sarrera mamitsu honetan, interesgaiari buruzko hainbat datu zehatz azaldu egingo dira, argi gera dadin zein den landu nahi den kontzeptuaren esanahi xehea. Goazen aztertzen, bada, pedagogia kontzeptuaren nondik norakoak. 

Zer da?

Pedagogia edo hezkuntzaren zientzia hezkuntzaren teoria eta praktikaren jakintza da. Hezkuntza fenomeno konplexua izanik, pedagogiak ere maila eta ezagutza-arlo anitz bere baitan hartzen ditu. Horrela, banakoaren zein gizartearen ikuspegitik azter daiteke eta ondorioz, psikologiaren eta soziologiaren kontzeptu, teoria eta metodoak biltzen ditu bere baitan. Beste alde batetik, ikuspegi teoriko eta ideologiko batetik (filosofiaren eta politikaren bitartez) zein berehalako ikuspegi praktiko batetik azter daiteke (didaktika izeneko arloa osatuz), hezkuntzarako metodo eta teknikak garatuz. Hezkuntzaren konplexutasuna estaltzeko, beste zenbait diziplina ere jasotzen ditu, hala nola antropologiahistoria eta ekonomia. Aldi berean, pedagogiaren helburua hezkuntza deskribatu eta ezagutzeaz gainera, hezkuntza sistema aldatu eta hobetzea, pedagogiatik bertatik ezarritako norabideei jarraituz, pertsonaren eta gizartearen garapenaren alde.

Jarraian, Youtube.com -en aurkitutako bideo bat eskegita agertuko da, non pedagogia kontzeptuaren inguruko hainbat xehetasun agertzen diren, gaia hobeto ulertzeko. 




Bibliografia:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Pedagogia

https://www.youtube.com/watch?v=DvQdSmZJt-Y