2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

3.sarrera mamitsua

Behin historian zehar izan diren eskola motak ezagututa, goazen aztertzen eskola berrien baitan sorturiko pentsamendu pedagogiko ezberdinak, eta honekin batera pedagogo ezberdin batzuk baita. Aukeratu dudan lehenengoa Maria Montessori da.


MARIA MONTESSORI

Italiar hezitzaile, zientzialari, mediku, psikiatra, filosofa, psikologa eta feminista izan zen. 1870eko abuztuaren 31n jaio eta 1952ko ekainaren 6an hil zen. Chiravallen jaio zen, familia burges- katoliko baten barruan. Bere ama Renilde Stoppani eta aita Alessandro Montessori izan ziren. Azken honek militarra eta batez ere, oso zorrotza zen; garai horietan emakumeek gehienez ere irakasleak izatera hel zitezkeen, bere familian emakumeek hezkuntzarako eskubidea zutela uste zuten arren.

14 urte zituela ingeniaritza ikasi zuen, gero biologia eta azkenik Erromako Unibertsitatera Medikuntza ikastera joan zen. Bere aita horren aurka egon arren, 1896an Italiako lehenengo mediku emakume bezala graduatu zen. Geroxeago, Antropologia ikasi eta Filosofiako doktoretza lortu zuen, psikologia esperimentaleko kurtso batzuetara joatearekin batera.

Bere irakaslea zen Giuseppe Montesanorekin seme bat eduki zuen, Mario izenekoa. Mutil- lagunaren abandonua sortu zitzaion etsipenarekin batera, mugimendu feministako kide egin zen, Italiako ordezkaritza eginez Berlineko (1896) eta Londreseko (1899) Biltzarretan.

Mussoliniren erregimena ohorezko kide bezala hartu zuen arren, Mariak faxistei gazteak haien pentsaera brutalen oinarrian heztea publikoki salatu zuen. Azalpen horiek izugarrizko trabak sortu zituen erregimenean ezen Italiatik alde egin behar izan zuen. Haren eskolei giltzak jarriz,

Bartzelonara eta denbora bat geroxeago Holandara joan zen. 1947an Italiara bueltatu zen eskolen berrantolaketaz arduratzeko eta Erromako Unibertsitatean klaseak emateko.

Urritasun mentalak zituzten umeen heziketan interesatu zen. Hainbat metodo esperimental ezarri zituen eta azkenik, ume hauek idazten eta irakurtzen lortu zuten. Geroxeago beraren metodo propioak garatu zituen eta mota guztietako umeen artean atxikitu zituen. Beraren praktika pertsonalaren bidez, haurrak inguruneko elementutik aurrera “haien kabuz eraiki egiten dira” ondoriora heldu egin zen.

Umeen etxea sortu zuen, bertan Montessori metodoa aplikatu zuelarik. Mariaren teoria guztiak umeek haien kabuz egiten zituzten gauzetan funtsatu ziren, helduaren esku hartzerik gabe.


1949an “The Absorbent Mind” liburua argitaratu zuen eta urte bat beranduago Amsterdameko Unibertsitateak ohorezko doktoretzat hartu zuen. Hirutan Nobel Sarira hautatua izan zen (1949-1950-1951). 1952an Amsterdamen 82 urte zituela hil egin zen.

Montessori metodologiaren funtsezko oinarriak


  • Umen buru xurgatzailea

Haurren burua egundokoak eta miragarriak diren gaitasunen jabe da: kontzeptuak bereganatzeko aukera, haien bizitza psikikoa xurgatuz. Dena inkontzienteko ikasten dute, gutxika inkontziente horretik kontzientziara pasatuz. Belaki batekin konparatzen dira, honek xurgatzeko ahalmen mugatua izanik, umeen gaitasun hau infinitua da. Era honetan gizakion garapenaren lehenengo aldia garrantzitsuena bezala hartzen da.

  • Zentzumenen aldia

Aldi honetan umeek erraztasun handiarekin trebetasunak lortzeko kapazak dira. Sentsibilitate hauekin kanpoko munduarekin harremanetan jartzeko aukera ematen diete.

  • Ingurugiro prestatua

Ardura handiz prestatutako ingurugiro bati erreferentzia egiten dio, umearen auto- ikasketa eta hazkundea sustatzeko xedearekin. Bertan tankera sozialak, emozionalak eta intelektualak hedatu egiten dira eta segurtasunezko zein ordenezko beharrizanen erantzule dira.
Gela lan egiteko txoko ezberdinetan banatzen da bai umeen tamainara egokitutako mahaietan zein lurrean. Materialak modu sistematiko eta zailtasun mailen sekuentzian eratuta daude.

  • Helduen eginkizuna

Umeei gidatzea eta errespetuzko jarrera batekin ingurugiroa ezagutaraztea da helduaren papera.

Benetako hezitzaile batek ikasleen zerbitzura dago, eta hori dela eta, gizadiak landu behar ditu umeekin batera ibiltzeko.

Behin metodologia honen funtzesko oinarrian azalduta, eta sortzailearen datu biografikoak ezagututa, pedagogia metodo honen ezaugarriak biltzen dituen bideoa agerian utziko dut.



Montessori metodologia jarraitzen duten eskoletan aurki ditzakegun materialak hauek izan daitezke:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina