Astekaria

Klasean egiten duguna laburtzeko eta haurnartzeko espazioa dugu honako hau.

2014-10-29

Gaur, IKT ikasgaiaren lehenengo eguna izanda, honen aurkezpen txikia egin dugu lehenbizi. Honen barruan, hainbat kontzeptu berrien esanahia ezagutu dugu, hala nola, hardware, software etab. Honez gain, Web 2.0 ideiaren azalpena entzun egin dugu, haren esanahia barneratuz. Kontzeptu hau informatikakoa izanda ere, gizartearekin alderatu genezake. Hau da, informatikan eman den eraldaketa somatu izan dugu, lehenengo web orrietatik, web 2.0etara iritsi arte. Berdina gertau da gizartean hainbat zentzutan, ohiko bizitza eraldatuz joan da hain zuzen.

Egunaren erdiko zatian, gmaila hobeto erabiltzen ikasi dugu, haren elementu ezberdinak ezagutuz. Ikusi egin dugu nola bakoitzak bere etxetik taldelanean lan egien dezaketen DRIVEa erabiliz. Metodo eraginkorra bezain erraza iruditu egin zait honakoa.

Azkenik, egunaren amaieran, blog bat zer den, hitzaren esanahia, eta nola sortzen den ikusi egin dugu. Bakoitzak hezkuntzarekin lotura daukan gai jakin bat pentsatu behar izan du blog honetarako, lauhilekoan zehar jorratzeko.

Hausnarketa 

Hasteko, esan beharra daukat teknologia berriak gaur egun daukaten garrantzia ikusita, ikasgai hau gure karreran egotea ezinbestekoa suertatzen dela, gure etorkizuneko ikasleek, hainbat gauza bereganatuta izango dituztelako jada. Hau da, gaur egun jaiotzen diren haurrak "Smarthphone" baten esanahia barneratuta izango dute.

Bestalde, teknologia berrien erabilpenak gauza positiboak dakartzan arren, haren gehiegizko erabilpena oso ondorio negatiboak izan dezake pertsonongan, pertsonen sozializazioan oso modu zuzenean eragin dezakelako, pertsona baztertuak sortuz.

Haausnarketa hau bukatutzat emateko, esan beharra daukat teknologia berrien erabilpen egokiak oso ondorio positiboak dakartzala gaur egungo gizarteko kideoi, sozietate jakin bateko pertsonak haien artean informazioa elkartrukatzeko, haien artean komunikatzeko edota lan esparruan jarduteko oso erabilgarritasun handia baitaukate.

2014-11-05

Azaroaren 5 honetako lehenengo saioan, pasaden astean ikusi beharreko bideoaren iruzkinak egin behar izan ditugu, bideo berdinak ikusi ditugun pertsonon artean. Ondoren, ikasgai honetako talde lanak sortu ditugu eta lan- talde honetan, bideoen iruzkinak komentatu egin ditugu. Honekin bukatu ondoren, Web 2.0 kontzeptuaren inguruko galderasorta txiki eta hausnarketa bat taldeka egin behar izan dugu, ondoren guztion artean komentatzeko xedearekin. Honen ostean, munduko bilatzaile erabilgarriena den GOOGLE-aren zenbait ezaugarri eta aplikazio berriak ezagutu izan ditugu.

Bigarren saioan, blogarekin lanean topera sartu gara eta hainbat ezaugarri berrien erabilpenaz jabetu gara. Ezaugarri berri hauen artean,bideoak eta argazkiak nola igotzen diren jakin dugu, bai ordenagailu beratik, zein youtubetik edota URL bat itsatsiz. Gainera, estekak zelan sartzen diren erakutsi digute baita ere. Azkenik, etiketak blogean zelan islatzen diren ikusi egin dugu.

Hausnarketa

Gaurko hausnarketa egiterako orduan zenbait idei etortzen zaizkit burura, jarraian islatu egingo direnak hain zuzen. 

Informatika unibertsoa baino askoz handiagoa dela jabetzen naiz asteak pasa ahala. Bizitza osoan zehar informatika ikasten amaitzea ia ezinezkoa dela somatzen dut.

2014-11-19

Eguneko lehenengo zatian, hasteko, guk gure etxean zer teknologia aparatu erabiltzen ditugun aipatzea eskatu zaigu, talde txikian. Ondoren, gure esperientziak talde handira eramatea eskatu zaigu. Gero, talde txikietako pertsona bakoitzak bideo bat ikusi behar izan du eta honekin bukatu ostean, dagokieneko taldeko kideei bideo hori zertan datzan azaldu behar izan dugu. Lehenengo saio hau bukatzeko, taldeka internetaren erabilerari buruzko hausnarketa bat egin behar izan dugu.

Atsedenalditik bueltan etorri garenean bakoitzak bere blogarekin lanean jarri da. Honen inguruan beste hainbat gauza ikasi egin ditugu, hala nola, argazkien tamaina eraldatzen, edota gadget berriak sartzen.

Hausnarketa

Egun honetako hausnarketa hasiz, esan dezaket gaurko eguna nahiko produktiboa izan dela. Klasean bertan blogarekin lanean aritzeak, niretzat oso lagungarria dela deritzot, honen inguruan ezer gutxi baitakit. Horregatik, gadgetak eta horrelako gauzak klasean ezagutzen ez banitun, oso galduta ibiliko nintzateke.

2014-11-26

2014-12-03

Gaurko astekariarekin hasteko, klasean egin dugun lehenengo ekintza hurrengoa izan da: pasaden egunean bakoitzak burutu behar izan zuen taulak erabili ditugu. Taldeko guztiak aztertu ondoren bat aukeratu izan dugu ondoren klasearen aurrean aukezteko. Pentsatzen nuen taldekide guztiok aurkeztu behar izango genuela baina irakasleak taldeko pertsona bat aukeratu izan du gainontzekoei azaltzeko.

Atsedenalditik bueltan etorri garenean, proiektuaren egoeraren berdefiniziora ekin diogu, ondoren, materiala diseinatu izeneko ariketa egiteko. Azkenik gure proiektua aurkezterako orduan euskarri moduan erabili izango duguna egiteari ekin diogu, hain zuzen ere Prezi bat sortu egin dugu. Saioarekin amaitzeko IKT ikasgaiari buruzko inkesta bete behar izan dugu.

Hausnarketa

Eguneko hausnarketa honetan, esan beharra daukat gaurko saioa benetan neketsua izan dela batik bat, ez garelako inongo momentuan gelditu. Bestalde, garrantzitsua ikusten dut aipatzea gaur egin diren aurkezpenetan, taldeko pertsona batek egin behar izana. Jarduera hobeto baloratuko nuke taldeko pertsona guztiak parte hartu behar izango bazuten, azken finean, taldea osatzen dugunok guztiok garelako.

Azkenik, oso positibotzat hartzen dut ikasgaiaren inguruko hausnarketa hau betetzea, era honetan, urtez urte ikasgaiak dauzkan gabeziak hobetzeko, eta puntu gogorrak gehiago nabarmentzeko aukera dago.

2014-12-10

Ikasgai honen azken egun hontan, lehenengo saioan aurkezpenak prestatzeari ekin diogu, bakoitzak zer zati azaldu behar dituen adostu ostean, norberak bere zatia prestatzeari ekin dio. 

Atsedenaldia bukatu ostean, talde bakoitzak bere aurkezpena egin behar izan du. Gure taldea 3. aurkezpena egokitu zaio.

Azken parte honetan, bakoitzak bere blogarekin lanean ibili gara.

Hausnarketa

Aurkezpenez beteriko egun honetan, pertsonalki oso uruduri sentitu naiz, besteak beste jende aurrean hitz egiteko gaitasun urriak ditudala sentitzen baitut. Niri askoz errazago egiten zait testu idatzi bat sortzea hitzez azaldu behar dudan diskurtso bat baino. Hala ere, taldeko aurkezpena ondo egin dugula uste dut. Era berean, gainontzeko gelakideek kristolako proiektuak egin dituztela ikusi ahal izan dut. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina