2015(e)ko urtarrilaren 7(a), asteazkena

7. sarrera mamitsua




Blog honen azkenengo sarrera mamitsu honetan, Euskal Herrian batez ere, zeresan asko ematen ari den pedagogiaren inguruan mintzatuko naiz: Pikler- Loczy  pedagogia hain zuzen.

Hasteko Emmi Piklerri buruzko datu batzuk eskegiko ditut, eta ondoren pedagogia mota honen hainbat ezaugarri azalduta agertuko dira.

Emmi Pikler


1902an Vienan jaiotako hungariarra den pediatra honi, ume txikien motrizitate orokorrari dagozkion aurkikuntza garrantzitsuak eta haur txikien garapenerako baldintza egokien bilaketa ugari sor dizkigu. Bere ausardiak, haurren eguneroko bizitza, ikerketa zientifiko gaia bilakatu du.

Pikler Loczy pedagogiaren oinarrizko ezaugarriak
- Haurrari pertsona moduko errespetua, bere inguruan harremanak sortzeko eta ekintzetan eragina daukan modutzat hartu. Honen ondorioz, ahalik eta arreta indibidualizatua eskeintzearen garrantzia.
- Mugumendu askea eta autonomiaren lorpena. Azken honen garrantzia haurraren barnean sortzen diren iniziatibak, motibazioa eta emaitzak ikusita, osotasuneko ongizatea sentizea oinarritzen du.
- Egonkortasun eta erregulartasuna, segurtasun iturri bezala. Harreman pertsonal egonkorren garrantzia kontuan hartzen da.
- Eguneroko bizitzaren eta xehetasun txikien balioa. Helduak haurrarekin batera burutzen duen jardueretan, hitzezko komunikazioari garrantzia ematen zaio. Keinuen goxotasuna ere oso garrantzizkotzat hartzen da. 
- Eguneroko hainbat ekintzetan haurraren parte hartze suspertu nahia, hala nola, bazkal- orduan, higiene ekintzetan...

Jarraian, "Moverse en libertad" deituriko bideo bat eskegiko dut. Bertan Loczyko hainbat haurren mugimenduak hitzez zein irudiz azalduta agertzen dira.

2015(e)ko urtarrilaren 5(a), astelehena

6. sarrera mamitsua




Azken- aurreko sarrera mamitsu honetan, Paulo Freireri buruzko datu biografikoak eta aurrekoetan egin dudan bezalaxe, pertsona honen pentsamendu pedagogikoa azalduta agertuko da.

Paulo Freire

Rezifen (Brasil) 1921ean jaio zen. Haien gurasoek erlijio ezberdinekoak izanik ere, tolerantzia osoz hezitu zuten. 1947an Hezkuntza eta Kulturazko Sailaren zuzendaria izan zen. Letrak ikasi zuen eta 1959an Filosofia eta Hezkuntzaren Historian doktoratu egin zen, “Educacion y actualida Brasileña” tesiarekin, beraren metodoa izango zenaren oinarriak finkatuz.

50. hamarkadan Pernanbucoko lehen Estatu mailako Kontseiluan parte hartu zuen. 1961ean Kultura Hedadurazko Sailaren zuzendaria izendatu zuten. Bi urte geroago, Alfabetizazio Kanpaina Nazionalean, taldeko hezkuntzarekin izan zuen lehenengo esperientzia martxan jarri zuen eta bi
hilabetetan zehar 400 pertsona inguru alfabetizatzea lortu zuen. Oligarkiak eta Elizak politika aztoratzailetzat hartu eta salatu egin zuten.

1964ko kolpe militarraren ondorioz, traidore bezala kartzelaratu zuten 70 egunez eta Txilera joan behar izan zen, burutzen zituen ekintzak iraultzailetzat hartzen zirelako. Txilen Eduardo Freiren gobernu demo-kristauko plan batzuetan parte hartu zuen, helduen hezkuntzan.

1969an “ La educacion como practica de la libertad” liburua idatzi eta harrera ona izan ostean, harvardeko Unibertsitatean irakasle bisitari postu eskaini zioten. Urtebete lehenago “Pedagogia del oprimido” liburua idatzi zuen, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratu eta 1974 urterarte bere sorterriak bizi behar izan zuen diktadura zela medio, jakitera eman zena. 1970ean Suitzan Munduko Elizetako Kontseiluen hezkuntza programetan lan egiten egon zen.

16 urte erbestean eman ondoren, 1980an Brasilera bueltatu zen hainbat unibertsitatetan klaseak emateko eta Sao Pauloko hezkuntza idazkaria izateko.
1986an UNESCO-ko “paz y educacion” nazioarteko saria eman zioten. 1977ko maiatzaren 2an Paulo Freire Sao Paulon hil egin zen.

Paulo Freireren prentsamendua

Freirek munduko gizon / emakume ez- ikasiez arduratu egin zen. Honen ustez, jakintza ez da transmititzen, etengabe eraikitzen doa: hezkuntza ez da ezagutzak transmititzea, guztion mundu bateko eraikuntza baizik. Pauloren pentsamenduaren idei klabeak:

- Askatasuna, zapalduen ikuspegia, itxaropena eta autonomia dira Paulo
Freireren pentsamenduaren ardatz nagusienak. Aldaketen eta
eraldatzearen alde agertu da beti.

- Paulok zera defendatzen zuen: hitzen menperatzea eta idazten eta
irakurtzen jakitea, munduaren ikuspegi hobeago batean itzultzen bada,
hau da, gizakion testuinguruaren interpretazio hobeagoan, zentzua
izango du.

- Praktika demokratiko batek sakonki errespetatu behar ditu dibertsitate
kulturala, bestearen izatea, diferentzia alegia.

- Herritasun aktiboaren eraikuntzaren prozesuan soilik gurarizko
hezkuntzarekin burutu daiteke.

- Jakingura ezagutzaren prozesuaren funtsezko eragilea da. Adimena ez
da amaitzen, etengabe eraikitzen doa.

Atal honekin bukatzeko, bideo bat eskegi egingo dut non Paulo Freire bera agertzen den hezkuntzari buruzko hainbat eta hainbat pentsamendu azalduz.

5. sarrera mamitsua




Jarraian, Ivan Ilich-en hainbat datu biografiko eta haren pentsamendu pedagogikoa azaldu egingo dira.

Ivan Illich

Ivan Illich (Viena, 1926ko irailaren 4a - Bremen, 2002ko abenduaren 2a) austriar filosofoa eta apaiz katolikoa izan zen, kapitalismoaren erakundeei, hala nola eskolari, kontsumismoari eta industrialismoari egindako kritikengatik ospetsua. Halatan, eskola kritikatu zuen pertsonen garapen autonomoa eragozten duelako, 1971ko Deseskolatzearen gizartea liburuan. Eskolak transmititzen dituen baloreak gaitzetsi zituen, eta zalantzan jarri zuen eskolan emandako ezagueren baliagarritasuna. Bere bizitzako azken hogei urteetan, minbiziaren aurka borrokatu zen. Hasieran, medikuek hilabete batzuetako bizitza baizik ez zuela izango adierazi zioten. Ivan Illichek, ordea, medikuntza ofizialaren tratamenduak ukatu eta terapia alternatibo eta pertsonalak baliatu zituen, eta aurreikusi ziotena baino askoz luzaroago bizi izan zen; 2002. urtean hil zen.

Illichen pentsamendu pedagogikoa

60 eta 70. hamarkadetan zegoen hezkuntza, Illichen ustez, bi arrazoiengatik bereizi egiten zen. Lehenengoa, oso garestia zelako, eta bigarrena, porrotera zuzenduta zegoela. Eskola hiru modu ezberdinetan ulertzen zen autorearen ustez:
- Ekonomiaren ikuspuntutik. Eskolak etorkizunean kontsumitzaileak izango diren pertsonen balioak eta beharrizanak transmititzeko tresnatzat hartzen zuen.

- Politikaren ikuspuntutik. Eskola gizartearen ispilu bezala ulertzen zen. Hezkuntza eta erlijioaren arteko metaforatzat hartzen zuen ondorengoa adieraziz: ”La escuela se ha convertido en la religión
universal del proletariado moderno, una religión que hace promesas vanas de salvación para los pobres de la era tecnológica. El estado ha adoptado esta religión y hace entrar a todos los ciudadanos en un sistema escolar jerarquizado en el que cada etapa finaliza con un título que recuerda a los rituales de iniciación y las promociones sacerdotales antiguas”.

- Hezkuntzaren ikuspuntutik. Hemen, eskolak azpiko postu bat dauka, hezkuntzaren aldetik ia inexistentea. Ikasitako gehiengoa esperientzien bidez barneratzen delako, eskolatik at. Gainera,
eskolatze publikoa soilik denbora batez ematen da eta bizitza osoan eman beharko luke.

Deseskolarizatzea:

Pentsamendu hau eskolak hainbat gauza txarto egiten zituztelako pentsatzen zuen. Kontsumoaren mitoan hasiera ematen zuela pentsatzen zuen, eskolak jakintzak saltzen baitzuen. Hau arrazoitzeko zera esaten zuen: “la mercancía era la escuela, la cual es venida a los padres contribuyentes y a los niños. Finalmente, un sistema de reparto de buen funcionamiento, que sería el maestro, lleva el producto elaborado a los consumidores, los alumnos”.

Eskoletan diskriminazioa jasaten zela kritikatzen zuen, eta are gehiago, galtzen zuten pertsonek onetsi egiten zutela diskriminazio hori. Illichek planteatzen zuen alternatiba beste ikaskuntza mota bat sortzea zen. Hau horrela emateko gauza asko aldatu behar ziren, nagusiki hezkuntza
prozesuaren aurrean jarrera orokorrak. Azken finean, ikasteko prozesuan norbanakoen motibazioan sinesten zuen eta ez beste pertsona batek transmititu zezakeena. Hala eta guztiz ere, hau horrela
emateko hiru helburu bete behar ziren:

- Bizitza osoan zehar ikasteko euskarrietara heltzeko aukera izatea.

- Guztion arteko informazioaren helarazpena.

- Gizabanakoak daukan ezagutzak igortzeko aukera librea.

Alternatiba hauek emateko, materia ikasgaietan sailkatu beharrean, informazioa gauzetan eta gizakietan klasifikatu beharko genukeela pentsatzen zuen.
Pertsona dirudun eta txiroei ere erreferentzia egiten die. Pertsona guztiok hezkuntzarako eskubidea daukagula esan ohi da. Hala ere, gizarte kapitalista batean ume askok eskubide hori gabe geratzen zirela pentsatzen zuen.
Hortaz, autore honen ustez eskolarizazioa, trebatutako pertsonen falta sorrarazten zuen.

2015(e)ko urtarrilaren 3(a), larunbata

4. sarrera mamitsua

Oraingo honetan Waldorf pedagogiaren nondik norakoak azaldu egingo dira.

WALDORF


Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzailearen printzipioetan oinarritzen den hezkuntza berritzaile bat da. Hezkuntza hau garatzen deneko eskolak Waldorf eskolak edo Steiner eskolak dira. Gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du, sormena eta ekimena landuz.

Ezaugarriak

·         Askatasuna oinarrizko baldintza da bizitza kultural sortzailea eduki nahi bada. Waldorf eskolak “eskola libreak” izendatzen dira, euren egiteko nagusia haurrak askatasunean heztea delako. Horrekin batera, gizaki errespetutsuak izateko gaitasunak ikasten dituzte eskolan.
·         Haurraren erritmoa errespetatu behar da. Haurrak bizitzako beharrei erantzuteko, haren erritmoa eta garapen naturala errespetatzen duen pedagogia da hau. Aldi berean, hausnarketa lan bat egiten da garapenean sortzen zaizkion beharrei erantzuteko.
·         Naturarekiko harremanak. Urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizi egiten dituzte. Gizakiak naturarekin eta ingurunearekin duen harremanaren kontzientzia hartu behar du.
·         Haurra ekintza eta une guztien erdigunea da. Haurraren heziketak helburu bat du: haren garapen korporalean, psikologikoan eta kognitiboan laguntzea autonomoa izan dadin, eta horrela, heldua denean iniziatiba edukitzeko eta libreki hautatzeko gai izan dadin. Horregatik da haurra uneoro zentrua.
·         Ikasgaiak eta lan metodología Ez zaie ikasgai konkretuei soilik ematen garrantzia, baizik eta irakakaskuntzako arlo anitzetan garatzen diren trebezien ekintza bateratuari. Diziplina desberdinen arteko eraginak zera bilatzen du: gaitasun psikikoak modu harmoniatsuan haztea eta garapen etapa desberdinetara ongi egokitzea. Waldorf programaren asmoa da, zentzu horretan, ezagutza intelektualak eta etengabeko praktika artistiko eta artisauen artean oreka lortzea. Helburua gizakiaren pentsamendua, sentimenduak eta gogoa orekatzea da.
·         Ikasketen programazioa beti haurraren garapenaren arabera egiten da, hau da, ikasketa planak haurraren garapen etapak eta inguruko errealitate soziala izaten ditu kontuan. Ondorioz, eskola planak ezin du finkoa izan eta irakasleen etengabeko prestakuntza eskatzen du.
·         Ordutegia. Waldorf eskoletan eguneroko zeregina organikoki egituratzen da. Haurrak erraztasun gehiago izaten du goizean lan intelektualak egiteko. Eskolako jarduna egunaren erritmo naturala jarraituz antolatzen da, eta ez sistemaren erosotasunaren arabera.
·         Ikasgaiak prozesuak biziz irakasten dira, naturaren legeak ikusiz eta munduarekiko, bizidunekiko eta gauzekiko interesa piztuz. Ikasgai guztien funtzioa trebeziak esnaraztea da.
·         Ikasleek euren testu liburu propioak egiten dituzte ikasgai guztietan eta maila guztietan. Gelako liburutegia elementu garrantzitsua da kontsultak eta irakurketa bultzatzeko.
·         Ez da kalifikaziorik ematen. Haurrak ez dira azterketekin eta errendimendu eskakizunekin presionatzen. Horren ordez, indibidualtasunean oinarritutako garapen kooperatiboa bultzatzen dute.

Behin pedadogia mota honen nondik norakoak ezagutzen ditugunean, gauzar argiago gera daitezen gai honen inguruko bideo bat eskegiko dut.