WALDORF
Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzailearen printzipioetan oinarritzen den hezkuntza berritzaile bat da. Hezkuntza hau garatzen deneko eskolak Waldorf eskolak edo Steiner eskolak dira. Gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du, sormena eta ekimena landuz.
Ezaugarriak
·
Askatasuna oinarrizko baldintza da bizitza kultural sortzailea eduki nahi
bada. Waldorf eskolak “eskola libreak” izendatzen dira, euren egiteko nagusia
haurrak askatasunean heztea delako. Horrekin batera, gizaki errespetutsuak
izateko gaitasunak ikasten dituzte eskolan.
·
Haurraren erritmoa errespetatu behar da. Haurrak bizitzako beharrei
erantzuteko, haren erritmoa eta garapen naturala errespetatzen duen pedagogia
da hau. Aldi berean, hausnarketa lan bat egiten da garapenean sortzen zaizkion
beharrei erantzuteko.
·
Naturarekiko harremanak. Urtaroen erritmoa eta ezaugarriak gertutik bizi
egiten dituzte. Gizakiak naturarekin eta ingurunearekin duen harremanaren
kontzientzia hartu behar du.
·
Haurra ekintza eta une guztien erdigunea da. Haurraren heziketak helburu
bat du: haren garapen korporalean, psikologikoan eta kognitiboan laguntzea
autonomoa izan dadin, eta horrela, heldua denean iniziatiba edukitzeko eta
libreki hautatzeko gai izan dadin. Horregatik da haurra uneoro zentrua.
·
Ikasgaiak eta lan metodología Ez zaie ikasgai konkretuei soilik ematen
garrantzia, baizik eta irakakaskuntzako arlo anitzetan garatzen diren trebezien
ekintza bateratuari. Diziplina desberdinen arteko eraginak zera bilatzen du:
gaitasun psikikoak modu harmoniatsuan haztea eta garapen etapa desberdinetara
ongi egokitzea. Waldorf programaren asmoa da, zentzu horretan, ezagutza
intelektualak eta etengabeko praktika artistiko eta artisauen artean oreka
lortzea. Helburua gizakiaren pentsamendua, sentimenduak eta gogoa orekatzea da.
·
Ikasketen programazioa beti haurraren garapenaren arabera egiten da, hau
da, ikasketa planak haurraren garapen etapak eta inguruko errealitate soziala
izaten ditu kontuan. Ondorioz, eskola planak ezin du finkoa izan eta irakasleen
etengabeko prestakuntza eskatzen du.
·
Ordutegia. Waldorf eskoletan eguneroko zeregina organikoki egituratzen da.
Haurrak erraztasun gehiago izaten du goizean lan intelektualak egiteko.
Eskolako jarduna egunaren erritmo naturala jarraituz antolatzen da, eta ez
sistemaren erosotasunaren arabera.
·
Ikasgaiak prozesuak biziz irakasten dira, naturaren legeak ikusiz eta
munduarekiko, bizidunekiko eta gauzekiko interesa piztuz. Ikasgai guztien
funtzioa trebeziak esnaraztea da.
·
Ikasleek euren testu liburu propioak egiten dituzte ikasgai guztietan eta
maila guztietan. Gelako liburutegia elementu garrantzitsua da kontsultak eta
irakurketa bultzatzeko.
·
Ez da kalifikaziorik ematen. Haurrak ez dira azterketekin eta errendimendu
eskakizunekin presionatzen. Horren ordez, indibidualtasunean oinarritutako
garapen kooperatiboa bultzatzen dute.
Behin pedadogia mota honen nondik norakoak ezagutzen ditugunean, gauzar argiago gera daitezen gai honen inguruko bideo bat eskegiko dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina