Azken- aurreko sarrera mamitsu honetan, Paulo Freireri buruzko datu biografikoak eta aurrekoetan egin dudan bezalaxe, pertsona honen pentsamendu pedagogikoa azalduta agertuko da.
Paulo Freire
Rezifen (Brasil) 1921ean jaio zen. Haien gurasoek erlijio ezberdinekoak izanik ere, tolerantzia osoz hezitu zuten. 1947an Hezkuntza eta Kulturazko Sailaren zuzendaria izan zen. Letrak ikasi zuen eta 1959an Filosofia eta Hezkuntzaren Historian doktoratu egin zen, “Educacion y actualida Brasileña” tesiarekin, beraren metodoa izango zenaren oinarriak finkatuz.
50. hamarkadan Pernanbucoko lehen Estatu mailako Kontseiluan parte hartu zuen. 1961ean Kultura Hedadurazko Sailaren zuzendaria izendatu zuten. Bi urte geroago, Alfabetizazio Kanpaina Nazionalean, taldeko hezkuntzarekin izan zuen lehenengo esperientzia martxan jarri zuen eta bi
hilabetetan zehar 400 pertsona inguru alfabetizatzea lortu zuen. Oligarkiak eta Elizak politika aztoratzailetzat hartu eta salatu egin zuten.1964ko kolpe militarraren ondorioz, traidore bezala kartzelaratu zuten 70 egunez eta Txilera joan behar izan zen, burutzen zituen ekintzak iraultzailetzat hartzen zirelako. Txilen Eduardo Freiren gobernu demo-kristauko plan batzuetan parte hartu zuen, helduen hezkuntzan.
1969an “ La educacion como practica de la libertad” liburua idatzi eta harrera ona izan ostean, harvardeko Unibertsitatean irakasle bisitari postu eskaini zioten. Urtebete lehenago “Pedagogia del oprimido” liburua idatzi zuen, ingelesez eta gaztelaniaz argitaratu eta 1974 urterarte bere sorterriak bizi behar izan zuen diktadura zela medio, jakitera eman zena. 1970ean Suitzan Munduko Elizetako Kontseiluen hezkuntza programetan lan egiten egon zen.
16 urte erbestean eman ondoren, 1980an Brasilera bueltatu zen hainbat unibertsitatetan klaseak emateko eta Sao Pauloko hezkuntza idazkaria izateko.
1986an UNESCO-ko “paz y educacion” nazioarteko saria eman zioten. 1977ko maiatzaren 2an Paulo Freire Sao Paulon hil egin zen.
Paulo Freireren prentsamendua
Freirek munduko gizon / emakume ez- ikasiez arduratu egin zen. Honen ustez, jakintza ez da transmititzen, etengabe eraikitzen doa: hezkuntza ez da ezagutzak transmititzea, guztion mundu bateko eraikuntza baizik. Pauloren pentsamenduaren idei klabeak:
- Askatasuna, zapalduen ikuspegia, itxaropena eta autonomia dira Paulo
Freireren pentsamenduaren ardatz nagusienak. Aldaketen eta
eraldatzearen alde agertu da beti.
- Paulok zera defendatzen zuen: hitzen menperatzea eta idazten eta
irakurtzen jakitea, munduaren ikuspegi hobeago batean itzultzen bada,
hau da, gizakion testuinguruaren interpretazio hobeagoan, zentzua
izango du.
- Praktika demokratiko batek sakonki errespetatu behar ditu dibertsitate
kulturala, bestearen izatea, diferentzia alegia.
- Herritasun aktiboaren eraikuntzaren prozesuan soilik gurarizko
hezkuntzarekin burutu daiteke.
- Jakingura ezagutzaren prozesuaren funtsezko eragilea da. Adimena ez
da amaitzen, etengabe eraikitzen doa.
Atal honekin bukatzeko, bideo bat eskegi egingo dut non Paulo Freire bera agertzen den hezkuntzari buruzko hainbat eta hainbat pentsamendu azalduz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina